Bi autok istripua izan dute Zaldibarren eta bost pertsona zauritu dira

Anboto 2021ko urt. 13a, 20:45

Bi autok istripua izan dute 19:10ean Zaldibarren, N-634 errepidean, Bilborako norazkoan. Istripuaren ondorioz bost pertsona arin zauritu dira eta ospitalera eraman dituzte. 

Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripuak trafikoan eragina izan du eta une honetan trafikoa mantso doa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!