EUSKARALDIA

[BIDEOA] "Euskaraz egiteko ahalegina ikusten dut gazteen artean"

Ekaitz Herrera 2020ko aza. 30a, 10:46

Irantzu Miguelek izen bereko ile-apaindegia du Zaldibarren. Euskaraldian parte hartzen ari da. Ahobizi da, eta bere denda Arigune lez inskribatu du. Dioenez, euskaraz aritzeko ahaleginak ikusten ditu herrian. Euskaraz egitera animatu ditu Zaldibarko herritarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!