Zaldibarko EH Bilduk hirugarren biderrez eskatu dio PSEko zinegotzi bati "modu irregularrean kobraturiko dietak" itzultzea

Anboto 2020ko aza. 2a, 09:22

Zaldibartik kanpo bizi diren zinegotziei joan-etorrietarako dietak ordaintzeko araua indarrik gabe uzteko eskatu du alderdi independentistak. 

EH Bilduk uztaileko, iraileko eta urriko bilkuretan salatu zuen PSEko zinegotziek dietak "irregularki" kobratu izana. "Legegintzaldi hasieran desplazamenduak ordaintzeko araua jarri zuen martxan gobernu taldeak. Bertan zehazten da garraio publikoa erabiliz gero, txartelaren zenbatekoa ordainduko dela". Salaketaren ostean, alderdi sozialistako zinegotzietako batek "modu irregularrean kobratutako zenbatekoa" itzuli zuela azaldu du EH Bilduk, hala ere, 2020ko bigarren hiruhilekoari dagokio zenbateko horrek. "201ko azken bi hiruhilekoei eta 2020ko lehenengoari zegozkien itzulketa guztiak falta dir. Urriaren 29an egindako bilkuran berriro galdetu genion gobernu taldeari, eta alkateak horren inguruko informaziorik ez zuela azaldu zuen", salatu du alderdi independentistak. "Gobernu taldea bere arauak betearazteko gai ez bada, aldatu egin beharko lituzke, eta zinegotziei udaletxera etortze hutsagatik ordaintzen dizkien dietak kendu", arrazoitu du Eneritz Azpitarte EH Bilduko bozeramaileak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!