[ARGAZKI GALERIA] Euskaraldian izena emateko epea zabaldu dute Zaldibarren

Anboto 2020ko urr. 6a, 17:03

26 entitatek eman dute izena Euskaraldiaren edizio berrian. 80 lagun inguru bildu zituen ekitaldiak. 

Zaldibartarrak hasiak dira Ahobizi eta Belarriprest bezala izena ematen.Datozen asteetan ere, izena emateko mahaia kalera aterako dutela adierazi dute Euskaraldiko batzordekideek; bestela, zaldibar@euskaraldia.eus helbidera idatzita, edo 688 763 844 telefonora deitu dezakete interesa duten zaldibartarrek.  Urriaren 2ko ekitaldia amaitzeko, Lutziok eta Leire Lazpitak Ruper Ordorikaren Zaindu maite duzun hori kantua jo zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!