Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkeztuko dute bihar Zaldibarren

Anboto 2020ko urr. 1a, 17:00

18:30ean eskolako pilotalekuan egingo da aurkezpen ekitaldia.

Aurtengo partaideez gainera, Zaldibarko ariguneak ere aurkeztuko dituzte bertan; musika ekitaldia ere egingo da, eta aurtengo Euskaraldian izena emateko aukera egongo da. "Aurten ere, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan", adierazi dute antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!