Udal azpiegituren garbiketa zerbitzua indartzea eta irizpideak bateratzeko eskatu dio EH Bilduk gobernu taldeari

Anboto 2020ko ira. 29a, 09:40

Osoko bilkuran egin du proposamena alderdi independentistak. 

EH Bildu "kezkatuta" agertu da udan azpiegiturak garbitzerakoan irizpide desberdinak jarraitzen dituztelako. "Une honetan funtsezkoa da instalazioen garbiketa areagotzea, eta herritarrei instalazio horien erabilera seguruari buruzko informazioa ematea beraien lasaitasunerako. Gobernu taldeak norabide horretan hartutako neurriek EH Bilduren babesa edukiko dute" azaldu du Carmen Sampedro zinegotzi independentistak.

Udal liburutegia, Olazarreko lokalak, liburutegi zaharra, ikasketa gela edo Solobarriako lokalak jarri dituzte adibide bezala. Uztailean egindako batzordeetan ere eskatu zuen EH Bilduk garbiketa indartzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!