Bi informazio pantaila jarri ditu Zaldibarko Udalak

Anboto 2020ko eka. 9a, 14:06

Jose Antonio Agirre parkean eta Eitzaga auzoan ezarri dituzte pantailak. 

Ikastaroei edota udal proiektuei buruzko informazioa erakutsiko da bertan. "Gardentasunarekin dugun konpromisoari eusteko eta zaldibartarrei udal informazio interesgarrirako sarbidea errazteko helburua dugu" azaldu dute Zaldibarko Udaletik. 

6.800 euro inguruko aurrekontua eduki du proiektuak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!