Zaldibarko Udalak enpresa bat kontratatu du udalaren zerbitzua alarma egoerara egokitzeko

Anboto 2020ko mar. 24a, 12:29

Telelana aplikatzeaz arduratuko da enpresa hau; udaleko langileen artean koronabirusa ez zabaltzeko prebentzio neurri hau hartu du Zaldibarko Udalak, besteak beste.

Alarma egoerak irauten duen bitartean, gutxienezko zerbitzuak baino ez ditu eskainiko Zaldibarko Udalak, 08:30-14:30 bitartean. Langileek txandaka egingo dute lan, oharrean adierazitakoaren arabera.

Bestalde, "lanpostuan ez dauden langileek" telefono bidez aurkitzeko moduan egon beharko dute, udalak ohar berean azaldu duenaren arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!