Lur-jausia Zaldibarren

Zaldibarko Udalak airearen eta uraren kalitatearen berri emango du egunero herriko panel informatiboan

Anboto 2020ko ots. 13a, 08:13

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Uraren Euskal Agentziak emandako eguneroko informazioa herritarrei hurbiltzea dela helburua dio udalak.

Prentsa oharrean azaldu dutenez, Zaldibarko Udalak airearen eta uraren kalitatearen berri emango die herritarrei. Jose Antonio Agirre plazan dagoen panel elektronikoan informazio hori jarriko dute, baita Facebook eta Twitter sare sozialetan ere.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta Uraren Euskal Agentziak emandako eguneroko informazioa herritarrei hurbiltzea dela helburua dio udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!