Lur-jausia Zaldibarren

Ingurumen Sailak EAEko gainerako zabortegiei "laguntza" eskatu die

Anboto 2020ko ots. 12a, 16:50

Prentsa oharrean azaldu dutenez, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailak formalki eskatu die EAEn aktibo dauden zabortegi baimenduen titularrei, laguntza eman dezatela  Verter Recycling 2002 SL enpresaren Zaldibarko zabortegian izandako lur-jausiaren ondorioz "kudeaketako premiazko beharrei" erantzuteko.

 "Zaldibarko zabortegiak hartzen zituen hondakin ez-arriskutsuak jasotzeko eskatzen da lankidetza hori. Hondakinak enpresa eta kudeatzaile pribatu eta publikoenak ziren. Horrela, material horiek metatzeak ahalik eta gutxien eragingo die enpresa horien ohiko funtzionamenduari, baita ingurumenari ere", gaineratu dute oharrean.

Azaldu dutenez, Ingurumen sailburuordeak sinatutako ebazpen horretan, zabortegien titularrei jakinarazten die ingurumen-administrazioak, ebazpen arrazoitu bidez, "beharrezkotzat jotzen diren premiazko neurriak hartu ahal izango dituela azpiegitura horiek aipatutako hondakinak jaso ditzaten, beharrezkoa izanez gero".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!