Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua eta Iñaki Arriola Ingurumen sailburua ere bertan egon dira. Helena Moreno Ingurumen sailburuordeak adierazpenak eman ditu. Bestalde, gas toxiko eta zabortegietan aditua den teknikari herbeheretar bat ere hurbildu da hondakindegira.
Eitbk azaldu duenaren arabera, Zornotzan egitekoa zen aurkezpen batera bidean egin du bisita lehendakariak.