EAJren eta PSEren botoekin onartu dituzte aurrekontuak Zaldibarren

Aritz Maldonado 2020ko ots. 6a, 15:00

2020ko aurrekontu proposamenak udal gobernua osatzen duten alderdi bien botoen babesa eduki zuen. 3.257.000 euroko aurrekontua izango da. "Aurrekontu errealistak eta arduratsuak dira", azaldu zuen Jose Luis Maiztegi alkateak. EH Bilduk, ostera, aurka bozkatu zuen

"Ez dugu babestuko Sanjoangoan kultur etxea egitea edo eskola eremuaren urbanizazioa biltzen ez duen aurrekonturik", adierazi zuten. Besteak beste, hainbat eraikin publikotan eguzki plakak ipintzea, futbol zelaiko argiteria LED teknologiagaz ordezkatzea eta Zaldua plaza eta eliza ingurua lotuko dituen igogailua egitea dira aurrekontuak batzen dituen proiektuak. Hain zuzen ere, igogailuaren proiektua dela-eta, dozena bat zaldibartar joan zen osoko bilkurara, euren desadostasuna agertzeko asmoagaz. Besteak beste, informazio eza salatu zuten, eta euren dudak agertu zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!