Euskararen Plan Estrategiko berria lantzeko herritarren iritzia ezagutu gura du Zaldibarko Udalak

Aritz Maldonado 2019ko aza. 18a, 15:21

Zaldibartarrek galdetegi bat bete dezakete azaroaren 29ra arte. 

Euskararen Plan Estrategiko berria lantzea gura du Zaldibarko Udalak 2019an. Bertan, hurrengo urteetako hizkuntza-politikaren ildoak ezarriko dira. Plana martxan jarri baino lehen, aurretik egin den lana baloratu gura du Zaldibarko Udalak. Bi bide izango dituzte herritarrek beraien iritzia emateko: online galdetegia eta paperezko galdetegia. 

Udalaren arabera, plan berriak bi helburu nagusi izango ditu. "Euskaraz bizi nahi duten herritarrek horretarako aukera gehiago izatea, eta euskara indartzea maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean" azaldu du udalak ohar batean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!