Zaldibarko Berbalagunak bidelagunak behar ditu

Aritz Maldonado 2019ko aza. 5a, 15:28

Zaldibarren euskaraz aritzeko guneak eta uneak sortzeko ezinbestekoak dira bidelagunak; bidelariek euskara praktikatzeko eta maila hobetzeko beharrezkoak dituzte bidelagunak. 

Astean ordu batez biltzea eta euskaraz praktikatzea izango litzateke bidelagunaren egitekoa. Topagunetik, Zaldibarren euskararen normalizazio prozesuan "eragile aktiboa" izateko aukera eskaintzen dela nabarmendu gura izan dute, baita ere. "Esperientziak erakutsi digu hizkuntza bat bidelagunekin batera ikasten bada, orduan indartzen dela haren erabilera".

Izena emateko, labur.eus/zaldibarkoberbalaguna helbidera jo behar da. Informazio gehiagorako zaldibarkoberbalaguna@gmail.com helbidera idatzi daiteke, edo 688 722 989 telefonora deitu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!