Oraindik berdintasunetik urruti egon arren, hainbat emakumek urteak daramatzate norabide horretan lanean. Baita Durangaldean ere, noski. 1998tik 2002ra emakumezkoen senior taldea eduki zuen Zalduak. Marimar Casaseca Martin taldeko kapitainaren gidaritzapean, lau denboraldi egin zituen taldeak, 2002an desagertu zen arte. 2017an, ostera, haur-kategorian taldea sortuta, Zaldibarren urrats sendoa eman zuten emakumezkoen futbola berreskuratzeko. Gerora, Elorriogaz batu dituzte indarrak.
Argazki hau Solobarria futbol zelaiaren sarreran dago, Ilargi argazki taldekoen lanari esker.