Zaldibarko EH Bilduk hauteskunde zerrenda aurkeztu du

Joseba Derteano 2019ko mar. 26a, 18:49
Zaldibarko EH Bilduren hauteskunde zerrenda.

Eneritz Azpitarte alkategaiaz gain, lehen postuetan egun zinegotzi diren Carmen Sampedro, Aitor Lopez eta Jasone Urizar ageri dira.

Sampedro 2007tik da zinegotzi eta informatikaria da lanbidez. Aitor Lopez 2015etik zinegotzia eta Durangoko Mankomunitateko Presidentea da. Jasone Urizar Haur Hezkuntza irakaslea da eta 2017tik da zinegotzi. Zerrenda hasieran hiru aurpegi berri daude: Ibaia Maortua irakaslea da, Roberto Macho komertziala eta Miriam Sanchez ikaslea. Hirurak herri mugimendu ezberdinetako partaide dira.

Eneritz Azpitarte zerrendaburuaren ustez “zerrendak ongi isladatzen ditu Zaldibarko EH Bilduren ezaugarriak: gurea mugimendu anitza eta zabala da, herri mugimendu eta elkarte ezberdinei lotuta dagoena, adin, esparru eta lanbide ezberdinetako pertsonez osatua eta euskalduna”.

Zaldibarko alkategaiak aurreratu du hurrengo lau urteetarako programa ere zehaztuta dutela: "Azaroan hasi ginen herri programa lantzen, horretarako arloka talde ezberdinak egin genituen, taldeetan egindako proposamenak landu eta herri batzarretan programa zehazten joan gara behin betiko zirriborroa lortu arte”.


HAUTESKUNDEETARAKO ZERRENDA:

 

1. ENERITZ AZPITARTE ARANZABAL. 33 urte.

2. CARMEN SAMPEDRO VIDAURRE. 54 urte.

3. AITOR LOPEZ VAZQUEZ. 35 urte.

4. IBAIA MAORTUA INTXAURRAGA. 49 urte.

5. ROBERTO MACHO OLEA. 57 urte.

6. JASONE URIZAR UGARTEMENDIA. 40 urte.

7. MIRIAM SANCHEZ PEÑA. 20 urte

8. IBAN URIBARRI DEL OLMO. 42 urte

9. AINARA OTAOLEA EREÑAGA. 40 urte.

10. ZEZILIO AZAGIRRE ACHAORBEA. 73 urte.

11. MIKEL ZABALA ABOITIZ. 42 urte.

12. JON MIKEL AREITIOAURTENA GOGENOLA 54 urte.

13. AITOR DEL HIERRO CONDE. 21 urte.

14. EMILI MARTINEZ DÍEZ. 59 urte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!