Bi urtez, Ermuko saihesbidea eraikitzeko burutu zituzten lanek zuzenean eragin zioten trenbidearen eta autobidearen artean dagoen Eitzaga auzoari. Saihesbideko lanen parterik handiena 2017an amaitu zuten. Horren ostean, Euskal Trenbide Sareak hasi zituen trenbidea desbideratzeko lanak. Obra horiek 36 hilabeteko iraupena dute, besteak beste, kilometro eta erdiko tunel bat eraikitzeko Ermutik Eitzagaraino. Obra bi horien erdian, zuzokideek "babes falta" salatu dute.
Azpitartek gaineratu duenez, urrian Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta ETSgaz bilera egin gura dute obrenamaieran Eitzaga auzoa "behar den moduan" utzi dezatela eskatzeko.