24 orduko greba egiten ari dira Inyectados Gabi-Galter galdategian

Aritz Maldonado 2018ko uzt. 12a, 09:00

Hogeita lau orduko greba egiten ari dira Zaldibarko Inyectados Gabi-Galterren, lan baldintza hobeak eskatzeko. 

ELA sindikatuaren arabera, langileen arteko soldata arrakala "eskandaluzkoa" da; era berean, behin-behineko langileen kontratazioa legez kanpokoa dela salatu dute. Lanuztea egueneko 06:00etatik barikuko 06:00ak artekoa izango da. Enpresari hitzarmena negoziatzeko deia egin diote.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!