Zaldibarko jaiak

Ezenarrotarrak plazarik plaza jaiak alaitzen

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 7a, 11:30

Balendin Lasuenek Zaldibarko argazki zaharrekin kaleratutako bildumako irudietako bat da hau. Argazkian Jose Agustin, Juan eta Tomas Ezenarro agertzen dira.

Antza denez, mende batez (1850-1950) Zaldibarko txistulari eta danbolin-jole plaza izan zuten. Ehun urte horietan Ezenarrotarren lau belaunaldik alaitu zituzten Zaldibarko jaiak, baita herriko beste hainbat ospakizun ere. Alejo Ezenarro Egiguren izan zen txistua jotzen lehena. Haren seme Felixek ere aitaren ibilbideari jarraitu zion. Hirugarrena Felixen semea izan zen, Jose Agustin, Abadiñon jaiotakoa. Honek atabala ere jotzen zuen, aitagaz jotzen zuenean. Dinastiako laugarrena Zesareo izan zen. Tomas eta Carlos anaiek atabala jotzen zuten, Zesareo anaiagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!