Zaldibarren Euskaraldirako hamaikakoa aurkeztu dute

Anboto 2018ko eka. 16a, 12:25

Ekitaldia bariku iluntzean egin zen. Bertan, zuzeneko musika eta antzerkia egon ziren, besteak beste. Euskaraldia antolatzen dabilen taldearen berri eman zen, eta bide batez, hamaikakoa ere aurkeztu zen.

Ahobizi zein belarriprest bezala, hamaika zaldibartarrek hamaika egunetan beraien ariketa egiteko konpromisoa eta gogoa helarazi dituzte; azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa egingo da Euskaraldiaren baitan.

Zaldibarko hamaikakoa honako hauek osatzen dute: Pepe Leon, Mirari Urizar, Nieves Maiztegi, Gaizka Zabarte, Olga Gozalo, Aimar Azagirre, Blanca Onaindia, Martzel Elorriaga, Maria Tinoco, Arkaitz Padilla eta Yenni Grajales. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!