Mendilibarrek Bizkaiko herri artekoa irabazi zuenekoa

Joseba Derteano 2018ko mai. 11a, 16:30

Zaldibarrek lau bider irabazi du Bizkaiko Herri Arteko Pilota Txapelketa. Bigarrena 1978an izan zen, orain 40 urte, eta Zaldibar ordezkatzen zuten pilotarien artean Jose Luis Mendilibar futbol entrenatzailea zegoen.

Argazkian behean ageri da, eskuman. Bere ondoan, makurtuta, Pedro Mari Garita eta Zorion Belar daude, eta goian, ezkerretik eskumara, Balendin Lasuen, Zaldibarko orduko alkatea, Enrike Agirrebeitia, Jose Javier Zalduegi, Oskar Uria, Alex Berasaluze eta Pedro Garita.  

Balendin Lasuenek Zaldibarri buruzko liburuxka batean ematen du herri arteko lorpenen berri. Faboritoari irabazi zioten, Zaratamori. Kadeteetan galdu egin zuten. Gazteetan, Mendilibarrek eta Belarrek berdindu egin zuten finala. Nagusietan, Agirrebeitiak eta Garitaonandiak irabazi egin zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!