Arantza Baigorrik Zaldibarko alkatetza utziko du, eta Eneritz Azpitartek hartuko dio erreleboa

Anboto 2018ko ots. 19a, 19:39

Baigorrik arrazoi pertsonalak argudiatuta hartu du kargua uzteko erabakia, beretzat "denbora gehiago" behar duela eta "nekatuta"  dagoela esanda. Hurrengo asteko osoko bilkuran gauzatuko dute aldaketa, eta Azpitarte izango da Zaldibarko alkate berrria 2019ko hauteskundeak arte.

"Penaz uzten dut kargua, baina lasai nago, jarraituko duen taldea berdina da eta", azaldu du Baigorrik. Eguneroko gestioa ez dela erraza nabarmendu du alkateak, eta Aldundia zein Jaurlaritza EAJren gobernupean egoteak horretan eragina duela aditzera eman du. "Oso zaila da gureak bezalako ezkerreko proposamenak aurrera eramatea gainetik dauzkagun gobernuekin". Zinegotzi karguan jarraituko du Baigorrik, baita hirigintza batzordean ere. 2011tik izan da alkate.

Bestalde, Azpitarte gogotsu azaldu da. "Ilusioz hartzen dut erronka berri hau", esan du udaletxean egindako prentsaurrekoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!