Adibide moduan, belaunaldi eleaniztunen sarrera, krisi ekonomikoaren ondorio linguistikoak eta internet aipatu zituen. Hala ere, aldaketa positiboak ere aipatu zituen telebistako aurkezleak, hala nola Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan “euskararekiko jarrera ona dela”. Horrez gainera, “ulermenari” orain ematen zaiona baino garrantzi gehiago eman behar zaiola azpimarratu zuen. “Datuek erakusten dute impasse egoera batean gaudela; beraz, hau da unea erabaki estrategikoak hartzeko euskararentzat”, esan du. Euskaraldiak inertziak astintzeko ariketa bat izan gura du antolatzaileen berbetan.
Aurrera begira, euskaraldiak bi saio egingo ditu taldea abiatzeko helburuagaz: lehenbizikoa otsailaren 21ean izango da; bigarrena, berriz, martxoaren 7an egingo da. Euskaraldiari ekingo dion batzordea bertan bildutakoekin abiatzea izango da asmoa.