“Gazteek bigarren eskuko opariak egiteko eta gizartean dagoen kontsumismo hori bajatzeko asmoz antolatu dugu”, adierazi du Oihane Sanchez Txatxilipurdiko koordinatzaileak. Truke azoka Gazte Lekuan egingo dute, 17:00etatik 20:30era bitartean.
Horrez gain, gaur, herrian San Tomas eguna ospatzen dela aprobetxatuz talo tailerra egingo dute. Zapatuan, berriz, herriko gazte bik kontzertu akustikoa eskainiko dute Gazte Lekuan.
Bestalde, abenduaren 26an Gazte Lekuan gaupasa egingo dute. Sanchezek jakitera eman duenez, gazteek eskatutako ekintza hau aurrez ere egin dute.
Hilaren 27an, berriz, film bat ikusiko dute. Neguko ekintza berezi hauei abenduaren 30ean emango diete amaiera, Durangoko izotz-pistara egingo duten irteeragaz. “Gazte Lekuan antolatutako ekintza hauetan Zaldibarko 12 eta 16 urte bitarteko edozein gaztek parte hartu dezake”, bukatu du Txatxilipurdiko koordinatzaileak.