Arantza Baigorri alkatea pozik agertu da errekonozimenduagaz. “Aurrerapauso nahikotxo eman dira azken urteetan, guztia gaztelaniaz egitetik, nagusiki euskaraz egitera igaro gara, bai barne mailan bai kanpora begira ere”, adierazi du Baigorrik.
Bikain ziurtagiriagaz, Eusko Jaurlaritzak erakundeetan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio maila egiaztatu eta aitortzen dio. Emaitza positiboa izan arren, aurrera begira arlo batzuk lantzeko beharra azpimarratu du alkateak. “Herritarren harreragaz, barne sorkuntzagaz eta langileen arteko elkarrizketegaz hobetu behar dugu”, gehitu du. Beraz, egindakoagaz pozik, baina hobetzeko gogoz daude udaleko langile eta zinegotziak