Elkarretaratzea Zaldibarren, Arrif herriaren alde

Aritz Maldonado 2017ko abe. 4a, 12:00

Urtebete inguru igaro da Arrif eskualdeko (Afrika) egoera politikoa tenkatu zenetik. Bertako herri mugimenduari babesa adierazteko, elkarretaratzea egin zuten hamarnaka zaldibartarrek abenduaren 1ean, San Andres jaien baitan. 

Mobilizazio ezberdinak antolatu ditu jatorriz arrifiarra den eskualdeko lagun talde batek, tartean, joan den barikuko kontzentrazioa. Abenduaren 14ean, Arrif herriari buruzko dokumentala eskainiko da Zaldibarren, eta ostean solasaldia egongo da bertako testuingurua ezagutzeko. Azaroko osoko bilkuran Arrif herriaren aldeko adierazpena onartu zuen Zaldibarko Udalak, baita ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!