Euskal Herriko beste herri askotan bezala, 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibarko Udalak. 2018rako plana diseinatzeko, batzordea deituko da, eta bertan, 16 urtetik gorako edozein herritarrek parte hartu ahalko du.
Motorrak berotzeko, solasaldi kantaldia egingo dute Zuriñe Hidalgorekin. Abenduaren 15ean izango da, gaztetxean, 19:00tik aurrera.