Arrif herriaren aldeko adierazpena onartu du Zaldibarko Udalak

Aritz Maldonado 2017ko aza. 24a, 10:35

"Arrif herriaren alde altxa den Euskal Herriko lehenbiziko herria da Zaldibar. Egun historikoa da guretzako gaurkoa" azaldu du Hafid Amazian Arrif herriaren aldeko komiteko kideak.

Arrifeko herriari elkartasuna eta sostengua adierazten dion adierazpena onartu zuen atzo Zaldibarko Udalak osoko bilkuran. EH Bilduren bozkekin onartu zen; EAJko eta PSEko zinegotziek aurka bozkatu zuten, dagoeneko legebiltzarrean onartu dela argudiatuta. Jatorriz arrifiak diren eta eskualdean bizi diren lagun taldea hurbildu zen bilkurara, eta bere poztasuna agertu zuten adierazpena onartu ostean. Horrez gainera, elkarretaratzea deitu dute datorren abenduaren 1erako. 

Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunerako adierazpen instituzionala onartu zen baita, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!