Lau zauritu, gaur, A8 autobidean izandako bi istriputan

Anboto 2017ko urr. 21a, 14:43

09:45ean eta 13:10ean gertatu dira bi istripuak, A8 autobidean, Bilborako noranzkoan.

Goizeko istripuan auto bat errepidetik atera eta irauli egin da, eta arin zauritu da gidaria. Mendaroko ospitalera eraman dute.

Eguerdiko istripuan bi kotxek jo dute elkar, eta hiru lagun Mendaroko ospitalera eraman dituzte zaurituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!