Adin txikiko bat atxilotu dute lapurreta egotzita

Anboto 2017ko uzt. 8a, 11:38

Bart gaueko 04:00etan Zaldibarko Euskal Herria kalean 16 urteko gazte bat atxilotu duela informatu du Ertzaintzak. Biolentzia baliatuz kalean zeuden bi gazteri lapurreta egitea agotzi dio poliziak. Jaietan daude egunotan Zaldibarren.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, atxilotua adin txikikoa izanik bere familiarekin bueltatu da deklaratu ostean. Epaileak hala eskatzen dionean epaitegietara bertaratu beharko du gazteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!