Zaldibarko jaiak

Hasi dituzte jaiak Zaldibarren

Anboto

Argazkiak: Lehior Elorriaga

Ipini dute Donien Atxa, eta Helmuga elkarteko kideen eskutik ekin diete jaiei Zaldibarren. Emakume talde horrek bota du jaien hasiera iragartzeko txapligua, eta beraiei dantzatu diete aurreskua. Gauean, Elkartasun afarian elkartuko dira txosnagunean, DJ Lororen saioa izango da ondoren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!