Gure Esku Dago

Erabakitzeko eskubidearen aldeko agerraldia

Itsaso Esteban 2017ko mai. 3a, 09:46

Maiatzaren 7an Gure Esku Dago ekimenak antolaturiko galdeketan parte hartzeko deia luzatzeko agerraldia egin zuten, atzo, Zaldibarren. Arantza Baigorri egungo alkateagaz batera, inoiz Zaldibarko alkate edo zinegotzi izandako hamazortzi lagun batu ziren agerraldian. 

"Hemen gaudenok argi daukagu Euskal Herriak garai berriak bizi dituela", adierazi zuten, eta erabakitzeko eskubiderekiko atxikimenduak elkartzen dituela azpimarratu zuten. "Norberak etorkizunari begira proposa ditzakeen proiektuetatik haratago", azpimarratu zuten, "posiblea, beharrezkoa, egokia eta zilegia" erabakitzeko eskubidea gauzatzea. 

Zaldibartar guztiak deitu dituzte domekan herri-galdeketan parte hartzera. "Herri gisa geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugulako eta erabakia hartzea herritarroi dagokigulako".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!