Parke osasungarrian ariketa fisikoa egiteko saioak eskainiko dituzte

Anboto 2017ko mar. 31a, 10:49

Maiatzean eta ekainean, Olazarko parke osasungarrian ariketa fisikoa egiteko launa saio eskainiko dituzte Zaldibarko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak. Apirilaren 4ra arte, udaletxean eman ahalko da ekimenean parte hartzeko izena.

Bizkaiko Aldundiko monitoreek dinamizatuko dituzte maiatzearen 9an, 16an, 23an eta 30ean eta ekainaren 6an, 13an, 20an eta 27an egingo dituzten saioak. 09:30etik 10:30etara izango dira saioak, Olazarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!