Arrazakeria gaitzesteko kontzentrazioa burutu zuten atzo

Anboto 2017ko mar. 22a, 18:15

Bi urtetan kultur arteko jaialdia antolatu duen Zaldibarko Jendeak taldeak deituta, arrazakeriaren kontrako kontzentrazioa egin zuten, udaletxeko plazan, atzo.

Lehenengo aldia izan da martxoaren 21eko Arrazakeriaren eta Xenofobiaren kontrako Nazioarteko Egunagaz bat egin dutena Zaldibarren, eta 30 lagun inguru batu dira kontzentrazioan.

Atzoko Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunera begira, Zaldibarko Jendeak taldeak aurkezturiko mozio bat onartu zuen udalak, joan zen hilean. Idatzi hori onartuta, “arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi” zuen Zaldibarko Udalak, eta baita aniztasunaren errespetuan oinarrituriko politikak oinarritzat hartuta jardutekoa ere.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!