Mendizaleentzako film emanaldiak

Itsaso Esteban 2017ko martxoaren 15a

Bihar eta martxoaren 23an izango dira udal liburutegiak hilabete honetarako antolatu dituen mendizaletasunari buruzko jardunaldiaren barruko hitzorduak.

Eguenean, Bilboko Mendi Film Festival jaialdian saritutako lau film emango dituzte, 18:30ean: Incógnita Patagonia, Annapurna III, Dodo’s Delight eta Freedom Under Load filmak izango dira  Liburutegi Zaharrean, doan eskainiko duten, emanaldian.

Martxoaren 23an, 18:30ean, Travesías polares: transantártida y Groenlandia ikus-entzunezkoa eta berbaldia eskainiko ditu Mikel Zabalzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!