Gaztetxearen 13. urteurrena ospatuko dute Zaldibarren

Itsaso Esteban 2017ko mar. 6a, 09:30
Barikuan joko du Txalaina taldeak.

Astelehenean, martxoaren 6an, beteko ditu Zaldibarko Gaztetxeak 13 urte, eta egun horretan askari bategaz (18:00etan) eta txirringa-poteoagaz (19:00etan) ekingo diote urtemuga ospatzeko antolatu duten egitarauari.

Biharko, Ion Andoni del Amo durangarraren Party & Borroka liburuaren aurkezpena antolatu dute, 18:30erako. Eguaztenean, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolaturiko ekintzekin bat egingo du Gaztetxeak, eta eguenean pintxo-potea eta Buah Txabal! antzezlanaren emanaldia izango dira. Martxoaren 10ean, Hertzainak-en bertsioak izango dira entzungai, Txalainak taldearen eskutik.

Zapatuan eta domekan ere bazkaria eta kontzertuak izango dira, ospakizunekin jarraitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!