Arrazakeriaren kontra jarduteko konpromisoa hartu du udalak

Itsaso Esteban 2017ko ots. 22a, 13:29

Martxoaren 21ean izaten den Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Zaldibarko Jendeak taldeak aurkezturiko mozioa onartu zuen Zaldibarko Udalak joan zen egueneko ezohiko bilkuran.

EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin, eta PSEko ordezkariaren abstentzioagaz onartu zuten mozioa. Idatzi hori onartuta, “arrazakeriaren eta xenofobiaren kontra lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi” du Zaldibarko Udalak, eta baita aniztasunaren errespetuan oinarrituriko politikak oinarritzat hartuta jardutea ere.

Ildo horretatik, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Egunean, martxoaren 21ean, 19:00etan, udaletxe aurreko plazan egingo den kontzentrazioan parte hartzeko deia egin die Zaldibarko Udalak herritarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!