'Maitasun erromantikoa deseraikitzen' tailerra, otsailaren 22an

Itsaso Esteban 2017ko ots. 14a, 11:00

Zaldibarko udaleko berdintasun sailak gonbidatuta, Maitasun erromantikoa deseraikitzen tailerra eskaintzera etorriko da, otsailaren 22an, Ainhoa Al Rifaie, liburutegi zaharrera. Barikura arte eman daiteke izena.

Zaldibarko udaletxean, liburutegian edo berdintasuna@zaldibar.eus helbidera idatzita eman daiteke izena, otsailaren 17ra arte. Aurrez eskatu ezkero, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko diete parte hartzen duten emakumeei. Emakumeen ahalduntzea helburu hartuta udalak antolatzen dituen ikastaroen otsaileko proposamena da maitasun erromantikoaren inguruan gogoeta egitera bultzatu gura duena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!