Hasi dituzte ospitaleko lursaileko obrak

Itsaso Esteban 2017ko ots. 8a, 12:05

Orain arte ospitale psikiatrikoaren hesi barruan itxita egon den 3.448 metro koadroko lursaila zaldibartar guztientzat zabalik egongo den berdegune moduan egokitzeko lanak hasi zituzten, joan zen astean. Aurreikusi dutenez, lau hilabe iraungo du obrak.

174.455 euroko aurrekontuagaz, Lasuen enpresak gauzatuko ditu eremua hesituko duen horma berria altxatzeko lanak. Altzairu eta kristalezko 220 metroko horma bat izango da eraikiko dutena, 2 metroko altuerakoa. Ohiko harrizko hesi opakuaren ordez, gaur egun portuetan eta urtegietan egoten direnen antzeko hesia altxatuko dute ospitaleko lusaileko berdegune berria inguratzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!