Matematikagaz jolasteko aukera eskainiko dute liburutegian

Anboto 2017ko urt. 25a, 11:11

Otsailaren 10ean sei eta zortzi urte artekoentzat, eta otsailaren 17an bederatzi eta hamaika urte artekoentzat matematika jolasak eskainiko dituzte liburutegian. Lehenengo saiorako, dagoeneko ez dago lekurik, baina 9 eta 11 urte artekoek oraindik ere badute otsailaren 17an 17:00etatik 18:30era egingo duten tailerrean izena emateko aukera. Liburutegian eman daiteke izena.

Matematika Txokoa taldeko lau matematikari gazteren ekimena da Matematika Jolasen tailerra, eta zientzia horrekiko beraien pasioa ume eta gazteei transmititzea dute helburu. “Topiko faltsuak eraitsi eta ezagutza matematikoa eraikitzea da gure asmoa, ahalik eta modu sinple, erakargarri eta matematikoenean” diote gazteek.

Besteak beste, mosaikoak, kriptografiak eta poliedroak egingo dituzte Zaldibarko liburutegiko saioetan, eta jolas geometrikoetan eta mapak koloreztatzen ere ibiliko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!