Zapatuko tonbolagaz iazko markak haustea aurreikusten dute

Anboto 2016ko abe. 20a, 09:54

Haurren minbiziaren ikerkuntzarako dirua biltzea helburu duen tonbola solidarioaren bigarren edizioa egin zuten zapatuan, Zaldibarren. Oraindik batutako diru-kopurua zehazterik ez duten arren, iazko markak hautsiko direla uste dute antolatzaileek.

Andoni Mesa herriko ostalaria da ekimenaren bultzatzaileetako bat, eta azaldu duenez, "hiru orduan banatuta zeuden herritarrek tonbolarako emandako 826 artikuluak". Zapatuan, egun osoan zehar askotariko ekintzak izan ziren Zaldibarren, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, jende askok parte hartu zuen kirol zein kultur arloko ekintzetan.

Mesak aurreratu duenez, herriko elkarteen parte hartzeagaz eraturiko egutegia hainbat lekutan dago oraindik salgai, eta urtarrilean jakingo dute egutegien salmentatik zenbat diru bildu duten haurren minbiziaren ikerkuntzan laguntzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!