AP-8ko Zaldibarko tunelean istripua izan dute auto eta kamioi batek

Anboto 2016ko abe. 9a, 21:44

Argazkia (@trafikoaEJGV)

Zauritu bat Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Gaur, 18:30 inguruan, auto eta kamioi baten arteko istripua gertatu da AP-8an, Zaldibarko tunelean eta Donostiarako noranzkoan Trafiko Zuzendaritzak informatu duenez. Istripuaren ondorioz zauritu bat Galdakaoko ospitalera eraman dutela jakinarazi du SOS Deiak-ek. Denbora batean errei bat itxita egon da eta auto ilarak eragin ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!