Herriko merkataritza bultzatzeko bonoak aterako dituzte

Aimar Esteban 2016ko aza. 29a, 12:52

Zaldibarren bizi, Zaldibarren erosi izeneko kanpainaren bigarren edizioa antolatu du udalak, abenduaren 1etik urtarrilaren 6ra arte, bertako dendetan erostera bultzatzeko.

Hamar euro ordainduta, herriko dendetan 20 euroko balioa izango duten bonoak eskuratu ahalko dituzte zaldibartarrek. 700 bono egongo dira eskuragarri udaletxean eta KZgunean.

Kanpaina honek 18 merkatarien babesa izango du. Aurten iaz baino 200 bono gehiago aterako dituzte eta biztanle bakoitzak bono bakarra eskuratu ahal izango du, horrela, jende gehiagoren parte-hartzea bilatzen da.

Arantza Baigorrik, Zaldibarko alkateak, dioenez, “udalak kalitatezko denda eta zerbitzuak zaindu eta sustatzeko ardura dauka”. Horregatik, “herritarrak urte osoan herrian erostera gonbidatu nahi ditugu”. Kanpaina honetara 7500 euro bideratu dituzte.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!