Asteburua San Andresetan murgilduta

Anboto 2016ko aza. 25a, 10:30

Zaldua saskibaloi taldekoek jaurtiko dute Zaldibarko San Andres jaiei hasiera emango dien txapligua, udaletxeko balkoitik, gaur, 19:00etan.

Jaien lehenengo egun honen ostean, beste hiru egunetarako denetariko proposamenak dakartza San Andres jaien egitarauak. Gaztetxean bazkari herrikoian elkartuko dira, esaterako, bihar; eta kiroldegian goizez zein arratsaldez ipiniko duten parkean jolasean dabiltzan umeei txokolate-jana eskainiko diete, 17:00etan. Azken urteetan ohitura bilakatu diren bi ekintza izango dira, bestalde, domekan: Neguko Azoka goizean eta Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXV. txapelketa arratsaldean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!