Tonbola solidarioan zozkatuko dute Zaldibarko Enkajerek egindako xala

Anboto 2016ko aza. 24a, 13:00

Beraiek egindako xal bat zotz egiteko, mila eta bostehun errifa atera dituzte Helmuga emakume elkarteak antolaturiko ikastaro batean sorturiko Zaldibarko Enkanjerak taldekoek.

Hamabost egunean milatik gora errifa saldu dituzte. Taldekideek aurreratu dutenez, haurren minbiziaren ikerkuntzari begira dirua biltzeko egingo dute zozketa, abenduaren 17an, Zaldibarren egingo duten tonbola solidarioan. Egun horretara arte, Rakel dendako erakusleihoan egongo da ikusgai hari beltzezko xala.

Bego Oiarbide irakasle bermeotarragaz barikuro elkartzen dira Zaldibarko Enkajerak, ehoziri-lana egiten ikasteko. Tonbola solidarioan zotz egingo duten xalak “artisau-lan gisa” daukan “balio itzela” nabarmendu du Oiarbide irakasleak: 336 ordu baino gehiagoko lanaren emaitza da. Ekainean hasi ziren xala egiten: bakoitzak tira bat osatu du, eta elkar josi dituzte gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!