Eskola ondoko arbola batean zeuden Asiako liztorrak kendu dituzte

Anboto 2016ko aza. 16a, 18:13

Eskola ondoko arbola batean, 10 metroko altueran zegoen 80 zentimetroko diametroko habiko Asiako liztorrak kendu dituzte suhiltzaileek, sare sozialetan iragarri dutenez.

Eskola ondoan zegoelako, premiazkoa iritzi diote arduradunek habia horretako liztorrak kentzeari. Suhiltzaileek adierazi dutenez, bestalde, nahiko tamaina handikoa zen habia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!