14:28an istripua gertatu da AP-8an, Zaldibar parean, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak azaldu duenez, Renault Megane markako auto bati gurpila lehertu zaio. Ondorioz, autoa errepidetik irten da. Gidaria zauritu egin da eta senitartekoek ospitalera eraman dute. Istripuak ez du auto-ilararik eragin.