'Herri txiki infernu handi' programaren emanaldia egin dute Zaldibarren, gaur

Anboto 2016ko aza. 10a, 21:15

Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleek Herri txiki, infernu handi programarako Zaldibarren grabatutakoagaz emanaldi bat eskaini dute herritarrentzat, gaur, kiroldegian. Hitzordu horretara bertaratu diren herritar guztiek zuzenean ikusi ahal izan dute saiko bakarrizketaren grabaketa.

ETB-1eko saioaren grabazio taldekoak urriaren 30ean egon ziren Zaldibarren, programa grabatzen. Programaren ekoizleek aurreratu dutenez, grabatutako atala urte honen amaieran edo hurrengoaren hasieran emitituko dute.

Grabazio egunean, besteak beste, Garitazelaia baserria bisitatu zuten. Horrez gain, hainbat zaldibartar elkarrizketatu zituzten Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleek: errekortari gazte bat, biluzik egutegi solidario bat egin zuten talde bat zein harategian Urtainen argazki bat daukan harakin bat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!