‘Herri txiki, infernu handi’ saioa grabatu zuten astelehenean

Aimar Esteban 2016ko aza. 4a, 12:19

ETB-1eko saioaren grabazio taldekoak astelehenean egon ziren Zaldibarren, programa grabatzen. Grabatutako atala urte honen amaieran edo hurrengoaren hasieran emitituko dute.

Besteak beste, Garitazelaia baserria bisitatu zuten. Horrez gain, hainbat zaldibartar elkarrizketatu zituzten Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleek: errekortari gazte bat, biluzik egutegi solidario bat egin zuten talde bat zein harategian Urtainen argazki bat daukan harakin bat.

Grabatutakoaren emanaldi bat eskainiko dute herritarrentzat, azaroaren 10ean, Zaldibarko kiroldegian. Hitzordu horretara bertaratzen diren herritar guztiek zuzenean ikusi ahal izango dute saiko bakarrizketaren grabaketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!