Txirrindulari batek oinezko bat jo du Zaldibarren

Anboto 2016ko aza. 1a, 14:23

Txirrindularia aldapan behera zihoan eta oinezkoa bidea gurutzatzen zebilen. Zauri arinak eragin dizkio.


Gaur, 13:05 inguruan txirrindulari batek oinezko bat harrapatu du Zaldibarren. Eitzaga auzoan gertatu da. Txirrindularia Aixola urtegi paretik Ermurantz aldapa behera zihoan eta bat-batean bidea gurutzatzen zebilen pertsona batekin aurkitu da. Ezin izan du ekidin eta hanka batean kolpatu du. Oinezkoa Mendaroko ospitalera eraman dute hanka minduta eta ez du bestelako zauririk Ertzaintzako iturriek informatu dutenez. 

Mañarian txirrindulari bat erori da

Gaur, 11:30 inguruan, txirrindulari bat erori egin da Mañarian, Urkiolarako noranzkoan. Bera bakarrik erori da Ertzaintzako iturriek informatu dutenez. Zauri arinak izan ditu eta ez dute ospitalera eraman beharrik izan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!